Menu
Bilatu
  • 2025/10/ 3
  • 22:36:09
justizia.eus

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua Beotibar Recyclingen izan da, dokumentazio judiziala suntsitzeko eta birziklatzeko prozesua ezagutzeko

Argitalpen-data: 

Irekia

  • Euskadin, 200.000 kilo paper judizial inguru birziklatzen dira urtero

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak eta Alfonso Gómez Justiziako sailburuordeak Beotibar Recycling SL enpresa bisitatu dute gaur. Enpresa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Jauregietako dokumentu konfidentzialak modu ziurtatuan suntsitzen eta birziklatzen espezialista da. Iñigo Jalón Beotibar Recyclingeko zuzendari nagusiak ere bisitan parte hartu du.

Sailburuaren iritziz, agiri judizialak birziklatzearen eta suntsitzearen bidez, artxiboak kontserbatzeko gastuak aurrezten dira, eta hori paperik gabeko justizia digitala sustatzeko Sailak hartzen dituen politiken baitan sartzen da, ingurumena babesten laguntzeko. Suntsitze- eta birziklatze-prozesu horrek 74.245 euroko kostua du urtean, eta, prozesuei esker, Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegiek sortzen dituzten paper eta dokumentu konfidentzial eta ez-konfidentzial kopuru handiak tratatzen dira, tratamendu segurua behar baitute. Euskadin 200.000 kilo paper judizial inguru birziklatu ziren 2024an.

María Jesús San Josék azaldu duenez, prozesua berme guztiekin egiten da: dokumentu judizialak interes judizial eta historikoaren arabera aukeratzen dira, eta balio sozial, ekonomiko, politiko edo kulturala duten dokumentuak gorde egiten direla ziurtatzen da. Era berean, dokumentu konfidentzialak Beotibar Recycling bezalako enpresetan suntsitzen dira, birrinketa mekaniko ziurtatuaren bidez; hala informazioa berreraikitzea saihesten da, eta prozesu segurua eta legearen arabera egiten dela bermatzen da. Dokumentuak, suntsitutakoan, birziklatu egiten dira.

Dokumentazioaren birziklatzearen eta suntsitzearen bidez, gainera, artxiboak kontserbatzeko gastuak aurrezten dira, eta hori paperik gabeko justizia digitala sustatzeko Sailak hartzen dituen politiken baitan sartzen da, ingurumena babesten laguntzeko. Horrez gain, San Josék azaldu duenez, prozesu hau berme guztiekin egiten da: dokumentu judizialak interes judizial eta historikoaren arabera aukeratzen dira, eta balioa duten dokumentuak gorde egiten direla ziurtatzen da.

Ildo horretatik, adierazi du dokumentu konfidentzialak Beotibar Recycling bezalako enpresetan suntsitzen direla; birrinketa mekanikoko prozesu baten bidez, dokumentuak berreraikitzea saihesten da. Suntsipen hori ziurtatuta dago, eta, osatu ondoren, papera birziklatu egiten da; hala, tratamendu segurua bermatzen da, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Bestalde, Iñigo Jalón Beotibar Recyclingeko zuzendariak nabarmendu duenez, “Bizkaiko epaitegietan egiten dugun papera biltzeko, arauen arabera konfidentzialtasunez suntsitzeko eta ondoren kudeatzeko zerbitzuak argi eta garbi erakusten du nola bermatzen dugun ahalik eta segurtasun handiena prozesu osoan, hondakinaren behar bezala balioesteaz gain”, Zero Hondakina izena hartzen duena.

Beotibarrera egindako bisitan bertatik bertara ezagutu ahal izan da Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren lana. Sail horrek informazioaren babesa, eraginkortasuna eta jasangarritasuna uztartzen ditu, eta justizia moderno, arduratsu eta ingurumenarekiko errespetuzko batekin duen konpromisoa islatzen du, Europako birziklatze-estandarrak eta Datuen Babeserako Legea beteta.

Irakurri albistea Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)