Menu
Bilatu
  • 2026/11/26
  • 16:49:33
justizia.eus

Konkurtso Legeari buruzko inprimakiei buruzko ikastaroak

Ikastaroen deskribapena

Profesionalentzako Gaitasun Digitaletako Prestakuntza Plana 2027ren esparruan, Konkurtso Legearen 684. eta 627. artikuluetako formularioak erabiltzen ikasteko prestakuntza-ekintza berri baterako izena emateko epea zabaldu dugu.

Prestakuntza honi esker, berregituratze-plana nola aurkeztu eta hartzekodun publikoei nola jakinarazi ikasiko duzu, eta formulario ofizialak eta horiek behar bezala betetzeko eta aurkezteko prozedurak ezagutuko dituzu.

Nori zuzendua: Justiziako profesionalak

  • Zalantzaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi Profesionalentzako Arreta Zerbitzuari (PAZ):
  • sap@justizia.eus
  • 945 016 300

Eskura dauden ikastaroak

Ekitaldi mota
Ikastaroak
Modalitatea
Online ekitaldia
Ikastaroaren hizkuntza
Gaztelania
Iraupena
30 minutu
Ordutegia
10:00etan

Izena emateko formularioa